FORMAKUNTZA 7KP IKASTOLEKIN BATERA

Formakuntza saioa Arizmendin
Formakuntza saioa Arizmendin
2021 · 09 · 03

Konfiantzaren Pedagogiaren gainontzeko beste sei ikastolekin batera, Arrasaten izan dira gaur gure ikastolako bi irakasle formakuntza bat egiten. San Fermin ikastolan bultzatzen ari garen "Gero bat Gugan" hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan kokatzen da saio hau eta helburua GPSetan (Garapen Pertsonaleko Saioetan) arituko diren irakasleak trebatzea izan da.  

GPS hauek zer diren eta zergatik eskaintzen diren ulertzea zen asmoa eta horretarako saio praktiko bat burutu dute gaur Arrasateko Arizmendi Ikastolan, iaz praktikan jarri zituzten irakasleen zuzeneko testigantzak jasoz.