ZANGOTZA ETA LEIRERA IRTEERA

San Fermin Ikastola Arte irteera
San Fermin Ikastola Arte irteera
2022 · 01 · 21

Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasleek irteera egin dute gaur Leire eta Zangotzara, eguraldi bikainak lagunduta. Lehenik, Leiren izan dira eta hango monastegia bisitatzeko aukera izan dute, bertako abadearen azalpenak entzunez. 

Ondoren, Zangotza aldera jo dute, besteak beste, Andra Maria Erreginaren Eliza bisitatzeko. Eliza honen ataria, ederra izateaz gainera, aztergai dute aurtengo ikasturteko gaitegian, hortaz, adi eta gustura aritu dira ikasleak irakasleen azalpenak bertatik bertara entzuten.