TRUKAKETAREN BIGARREN BUELTA DURANGOKO IBAIZABAL IKASTOLAREKIN

Durangoko trukaketa
Durangoko trukaketa
2022 · 04 · 27

Durangoko Ibaizabal ikastolarekin Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak burutzen ari diren trukaketaren baitan, gaur, bigarren itzulia egin dute herri bizkaitarrera. Osasun krisialdia dela eta, aurtengo ikasturtean ezin zenez ohiko egonaldia antolatu, bina irteera egingo dituzte Durangokoek zein gure ikastolako ikasleek eta gaur, esan bezala, gure bigarrenaren txanda heldu da. 

Goizean goizetik, Durangora abiatu da autobusa Iruñetik, Ibaizabal Ikastolako ikasleak jasotzera. Handik zuzenean, eta denak elkarrekin, Gernikara abiatu dira, bertako Bakearen Museoa bisitatzera. Durangora itzuli dira bazkaltzera eta ederki igaro dute bazkalondoa elkarrekin alde zaharra bisitatuz. 

Hurrengo hitzordua maiatzaren 19an izango dute, Amaiurrera elkarrekin egingo duten txangoa.