SADARRERA JOAN GARA LAN MUNDUA HURBILETIK EZAGUTZERA

Ibilbide Teknologikoko ikasleak Sadarren.
Ibilbide Teknologikoko ikasleak Sadarren.
2022 · 05 · 26

DBHko 4. mailako ibilbide Tekonologikoko ikasleek irteera berezia egin dute aste honetan. Aurki Lanbide Heziketara jotzeko garaia helduko da haientzat eta lan mundua hurbilagotik ezagutzeko tartea izatea oso baliagarria zaie, gerora ikasketen aukeraketa egiteko.

Honela, lehenik eta behin, Sadarreko estadio berria bisitatu zuten. Bertan, mantenu orokorreko arduradunek futbol partida baten atzean dagoen lan guztia azaldu zieten. Horren ondotik, Isimar eta Metaldeco enpresak bisitatzera joan ziren eta, hauetan ere, benetako lantoki baten antolakuntza nolakoa den eta bertan sortzen diren lanpostu desberdinak zeintzuk diren ikusteko parada izan zuten.

Irteera oso baliagarria eta interesgarria izan zela diote ikasleek eta, eguna borobiltzeko, Gaztelu Enparantzan, elkarrekin bazkaldu zuten, irteerari amaiera emanez.