Piraguan Argan barna

San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
San Fermin Ikastola, piraguismoa Argan
2021 · 05 · 28

DBHko 1. mailako ikasleek Piraguismoan aritzeko aukera bikaina izan dute aste honetan zehar. Eguraldi goxoa baliatuz eta Iruñea Piraguismoa elkarteko irakasleek lagunduta, Arga ibaian zehar ibili dira kirol honetan trebatzen. 

Egun bakoitzean talde bat elkartu da goizean goiz  Nafarrroako Piraguismo Elkartean. Bertan, ekipazioa jantzi eta adituen azalpenak entzun ondoren, ibaia arraunean zeharkatzeko aukera paregabea izan dute. Errotxapearaino jeitsi dira egunero arraunean, itzulera, ondoren, oinez egiteko.