DURANGOKO IBAIZABAL IKASTOLAREKIN TRUKAKETA

San Fermin eta Ibaizabal ikastoletako ikasleak trukaketan

2022 · 03 · 23

Durangoko Ibaizabal Ikastolarekin aurten burutuko dugun ikasle trukaketa atzo abiatu zen. Bizi dugun egoerara egokituta, auten, hiru egunetako egonaldiak egin beharrean, egun osoko jarduerak antolatu ditugu bi ikastolen artean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko aukera izan dezaten.

Goizean goiz Ibaizabalko ikastola ezagutzeko hitzordua jarri zuten Durangon eta, bertan, elkar ezagutzeko jokoak burutu ondoren, Lekeitiora  jo zuten kostako herri polita ezagutzeko. Arratsaldean, berriz, Mendexako Abentura parkeaz gozatu zuten elkarrekin.

Hurrengo jarduera apirilaren 4an izango da Iruñean. 27an, berriz, Gernika bisitatuko dute eta, maiatzaren 19an, azkenik, Amaiurrera joango dira gure ikastolako Nafarroako Historiako 1. Batxilergoko ikasleekin batera.  

IKUS BIDEOA