ASTE URDINA LERATEN ETA ALLOZKO URTEGIAN

Aste Urdina Leraten
2022 · 06 · 08

DBHko 2. mailako ikasleak Leraten dira egunotan, Aste Urdinaz gozatzen. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Bela Federazioarekin elkarlanean, Allozko urtegian antolatzen duen proiektua da hau, belaren praktika eta elkarbizitza ardatz dituena. 

Atelehenean abiatu ziren ikastolatik eta, ostirala bitarte, gauak herri nafar honetako Aritzaleku kanpinean igaroko dituzte. Eguraldia lagun dutela, primeran pasatzen ari direla esan digute, hamaika ekimen interesgarriz osatutako egitaraua baitute: bela, piragua, ginkanak, naturarekiko errespetua lantzearekin lotutako jarduerak... Plan ederra ikasturte bukaerako egun hauek elkarrekin egoteko.