ASTE BERDEA LIZARRALDEAN

San Fermin Ikastola, Aste Berdean
2022 · 05 · 19

DBHko 3. mailako ikasleak Aste Berdeaz gozatzen ari dira atzotik, Lizarraldean. Gauak Lizarrako Kanpinean eginen dituzte eta, hango inguruak ezagutzeko hamaika irteera eta jarduera egiteko aukera izango dute. Gaur goizean, Urederrako paraje ederrak bisitatu dituzte, ondoren, Bakedanora joan dira bazkaltzera eta, arratsaldean, herri berean aritu dira Gynkanara jolasten. Bihar, berriz, Kayak-etan ibili eta altueretako kirolak ere egingo omen dituzte. Primerako giroa izan dutela esan digute: ederki pasatzen ari dira eta egokitu zaien giroa ere apartekoa izaten ari da. Ongi ibili!