Artearen Historiako ikasleek txangoa egin dute Bilbora

San Fermin Ikastola Bilboko Berreginen Museoan
San Fermin Ikastola Bilboko Berreginen Museoan
2021 · 10 · 28

Batxilergoko bigarren mailan Artearen Historia ikasten ari diren ikasleek Bilbora joateko aukera izan dute aste honetan. Hiri bizkaitarreko Berreginen Museoan izan ziren Joseba Asiron irakasleak lagunduta eta bertan ikusi eta ikasitakoak interesgarriak izateaz gainera, ikasgairako oso baliagarriak iruditu zaizkiela ere esan digute ekimenen parte hartu zuten ikasleek. 

Berreginen Museoan barna egindako bisita gidatuaren ostean, Bilboko kaleetatik pasiatzeko, Gugenheim museoa kanpotik ikusteko eta bazkaltzeko tartea ere izan zuten, eguraldi bikainak lagunduta.