NESKEN FUTBOL TALDEA OSATU DA IKASTOLAN

San Fermin Ikastolako nesken futbol taldea
2022 · 02 · 24

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako nesken futbol taldea osatu da aurtengo ikasturtean ikastolan. Osasuna Fundazioak antolaturiko eskolarteko txapelketaren eta nesken artean izandako arrakastaren ondotik, 14 neskek osatzen dute aipatutako aurtengo taldea. Fundazioaren eskutik maiatza bitarte arituko dira Ikastolan entrenatzen eta asmoa datorren 2022/23 ikasturtean taldearekin aurrera jarraitzea da. Aupa neskak!!!