NAFAR PILOTARI HANDIEKIN SOLASEAN

Pilotariak San Fermin Ikastolan
Pilotariak San Fermin Ikastolan
Pilotariak San Fermin Ikastolan
2021 · 05 · 12

Fernando Goñi, Juan Martínez de Irujo, Patxi Eugi eta Peio Martínez de Eulate pilotari ohi handiekin solasteko aukera izan dugu berriki, orain dela urte batzuk haiek bultzatu eta sortutako ELKARPILOTA erakundeari buruz.

Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko jarduera berri ugari eskainiko dira San Fermin Ikastolan, horien artean, eta pilotari hauen laguntzarekin, "Euskal Pilota" eta "Esku pilota" izenekoak. Bi jarduera horiei buruz hitz egiteko, haien metodologia eta lan egiteko moldea zein izango den jakiteko,  elkarrizketa burutu dugu ikastolan bertan eta BIDEO HONETAN duzue ikusgai.