MENDI TALDEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA ETA IKER MADOZEN DOKUMENTALA

San Fermin Ikastolako Mendi Taldearen ekimenak
San Fermin Ikastolako Mendi Taldearen ekimenak
San Fermin Ikastolako Mendi Taldearen ekimenak
2023 · 02 · 10

San Fermin Ikastolako familiek osatzen duten Mendi Taldeak antolatuta, argazki erakusketa bat ikusgai dago egunotan Ikastolan. Bertan, azken ikasturteotan antolatu diren ateraldietako argazki ederrak daude ikusgai, bai irteera horietan bisitatu dituzten paisaia ederrak erakutsiz, bai ekimen honen bidez familiek bizi izan dituzten esperientzia aberatsak ere. Ikastolako sarreran, idazkaritzan, abiatzen da erakusketa, eta DBHko eraikineraino doan pasabideetan zehar bisitatu daiteke, datorren otsailaren 17ra arte. 

Horrez gainera, otsailaren 17an, mendizale aditua eta gure ikastolako ikasle ohia den Iker Madozek Dorje Lakpa mendira egindako espedizioaren DOKUMENTALA eskainiko digu. Arratsaldeko 16.30ean da hitzordua, Areto Nagusian. 

Dokumentalaren txartela