Mendi Taldea berriz ere martxan

San Fermin Ikastolako Mendi Taldea
San Fermin Ikastolako Mendi Taldea
San Fermin Ikastolako Mendi Taldea
San Fermin Ikastolako Mendi Taldea
2022 · 09 · 21

San Fermin Ikastolako gurasoek bultzatutako Mendi Taldea berriz ere martxan da eta hamaika irteera antolatu dituzte dagoeneko ikasturte honetarako. Haur eta gazteek txikitatik mendia ezagutu eta harekiko zaletasuna piztea du helburu ekimen honek eta, horretarako, irailean hasi eta ekaina bitarte, hileroko irteerak antolatu dituzte adin tarte ezberdinetara zuzenduak. 

Lehenengoa datorren irailaren 25ean izango da. Etxabarri/Azanza haitzetara igo eta Irantzuko monastegia ere bisitatuko dituzte. Bidea erraza omen denez eta primeran seinaleztatua dagoenez, 3-4 ordu beharko dituzte parte hartzaileek txangoa egiteko. Horregatik, 6 urtetik goragoko haurrentzat egokia izan daiteke.