MENDI IRTEERA BERRIA FAMILIENTZAT

San Fermin Ikastola Mendi Irteera familiekin

2021 · 10 · 20

Datorren iganderako, urriak 24, San Fermin Ikastolako Mendi Taldeak ikasturte honetako bigarren txangoa antolatu du familientzat. Oraingo honetan, Beruete inguruko mendiak ezagutzeko parada izango dute. Irteera ordua, ohi bezala, goizeko 9.30etan izango da El Sadar futbol zelai aurreko aparkalekutik. Aseguruarekin joan nahi izanez gero, urtxintxa@sanferminikastola.org helbide elektronikora mezua bidali beharra dago izena eta bi abizenak, NAN zenbakia eta jaiotze data adieraziz, urriaren 22a, ostirala ,eguerdiko 14.00ak baino lehen. 

Aurreko irteera, Berrondoko haitzera igotzeko aukera izan zen, beste hainbat jarduerekin batera, eta oso arrakastatsua izan zen, bai familia asko hurbildu zirelako eta baita primeran pasa zutelako ere. 

San Fermin Ikastolako mendi taldea guraso talde batek osatutako ekimena da. Talde honen helburua haurrak txiki-txikitatik mendia ezagutzea eta harekin zer-ikusia duten jardueren inguruko ezagutzak eta zaletasuna barneratzea da