LARRA-BELAGUARA IRTEEERA FAMILIEKIN

San Fermin Ikastola, Larra Belaguara irteera
2022 · 02 · 18

Datorren iganderako, otsailak 28, San Fermin Ikastolako Mendi Taldeak irteera antolatu du Larra Belaguara. Txikienen familiek lerekin jolastu ahal izango dute eta handiagoentzat, berriz, erraketekin egiteko ibilbidea prestatu dute. Ibilbide honetarako, batez ere LHko 10 urtetik gorako haurrengan pentsatu dute, baita DBHkoengan ere.

Irteera ordua, ohi bezala, goizeko 8.45etan izango SADAR estadioaren ondotik. Ikastolak, aurreko irteeratan bezala, istripu asegurua ordainduko du eta, oraingo honetan, autobus bidaia ere bai. Hortaz, plazak mugatuak izango dira. Izen emateko epea asteazkenean, otsailak 23, 14.00etan itxiko da eta interesa dutenek urtxintxa@sanferminikastola.org helbidera idatzi beharko dute.