Bizikletekin Bardeetara goaz!

San Fermin Ikastola Mendi Taldea Bardeetara irteera
2021 · 11 · 02

San Fermin Ikastolako Mendi Taldeak irteera berria antolatu du familientzat datorren azaroaren 21erako. Bardeak izango dira oraingo honetan aukeratutako paraje ederra eta, gainera, bizikletaz egiteko txangoa izango da. Bi gurpilen gainean egitekoa denez, LHko 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko guraso eta ikasleei begira pentsatutako jarduera dugu. 

Oraindik egun asko falta diren arren, bizikletekin joateak antolakuntza handiagoa eskatzen du eta, beraz, izena emateko epea azaroaren 5ean amaituko da. Aurrekoetan bezalaxe, posta elektronikoaren bitartez egin daiteke izen ematea urtxintxa@sanferminikastola.org helbidera idatziz.