IBILBIDE AKADEMIKOA HAUTATZEKO HITZALDIAK IKASLE ETA FAMILIENTZAT
DBH bukaeran eta Batxilergoan erabaki akademiko garrantzitsuak hartu behar dira. Horiek hartzea batzuetan ez da erraza eta horretan laguntzeko jarduera ezberdinak antolatzen ditu Orientazio Mintegiak ikastolan. Aste honetan, adibidez, Batxilergoko 1. mailako ikasleekin eta, arratsaldean, DBH 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako familiekin Jesusa García aditua egon da bide horretan argia jartzen laguntzeko.
Garcíak horrelako erabakiak hartzerako orduan eman beharreko pausuak azaldu zituen eta familiei hainbat pauta adierazi zizkien, izan ere, garrantzitsua da gure seme-alabek beraien burua hobeto ezagutzen eta pentsatzen laguntzea ere: Zer nolako gauzak gustatzen zaizkit? Zertan naiz ona? Zeintzuk dira nire ezaugarri positiboak?Txikitatik zertan izan naiz ona?
Informazioa bilatzen laguntzea ere komenigarria da adituaren ustez, eta bokazioaren inguruan ere hitz egin zigun: pertsona baten interesak eta gaitasunak bat datozenean, ziur aski bokazio bat egongo da bertan. Erabakiak hartzerakoan jarraitu beharreko pausuak ere azaldu zizkigun, familiek maiz egiten ditugun akatsak eta abar luzea. Hitzaldia benetan interesgarria izan zen.
Bide batez, gogorarazten dizuegu, erabaki hau hartzerakan, ikastolako web orrian eta familien atalean, oso lagungarri izan daiteken EL ORIENTA programa eskuragarri dagoela.