Zumaiako Flyscha ezagutzeko irteera

San Fermin Ikastola  Zumaiako Flyscha irteera

DBHko 4. mailako ikasleek irteera berezia egin dute Zumaiara, bertako natur baliabideen interpretazio zentroa bisitatzeko. Ibilbide Teknologiko ikasleek eta Letretakoek flyschetatik paseoan aritu dira. Gainontzekoek, berriz, interpretazio zentroan egon dira eta, besteak beste, fenomeno honen jatorriaz, fosilei buruz eta gizakiok ingurunean dugun eragin handiaz informazio interesgarria jaso dute. Izan ere, Zumaiako txoko hau garrantzi geologiko handikoa da.