Inmertsio linguistikoa ingelesez

FIE inmertsio linguistikoa ikastolan

Azken urteetan bezala, iraileko lehenbiziko bi asteetan eta egun osoan zehar, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak FIE izeneko programan murgilduta izan dira, ingelesez solasteko ikastolan. Egitasmoa hau aurrera eramateko, ingelesa ama hizkuntza duten hainbat gurasoen laguntza jaso dugu, bai eta hainbat irakasle natiboena ere. Hamabostaldian zehar “The apprentice witch” izeneko proiektua landu dute eta denak sekulako “azti eta sorgin” lanak egiten aritu dira.