Heziketa afektibo sexuala gurasoentzat

Heziketa afektibo sexuala San Fermin Ikastolan

DBH eta Batxilergoko familientzat, formakuntza saio bereziak burutzen ari dira egunotan ikastolan, Heziketa Afektibo Sexuala lantzeko. Esther Cremaes hezitzailearen eskutik, bi arratsaldetako tailerra antolatu da, urriaren 17 eta 24rako. Ekimena San Fermin Ikastolako Orientazio zerbitzuak antoaltua da eta horretarako Ermitagaña-Barañaingo Sexu eta Ugalketa Osasuna Artatzeko Zentruaren laguntza estua izan da. Tallerraren helburu nagusia familiek beraien seme-alabak modo autonomoan erabakiak hartzen laguntzen ikastea da, baita sexualitatea modu atsegingarriago, osasuntsuago eta arduratsoagoan bizi dezaten laguntzea ere. Atzokoan lehen saioa egin ondoren, gustura atera ziren tailerretik bertan parte hartu zuten gurasoek.