Euskal Astea ospatu dugu

 

Euskal Astea 2019

Aste honetan zehar, Euskal astea ospatu dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eta egunero, euskararekin edo euskal kulturarekin loturiko jarduera ezberdin bat burutu dute ordu betez. 

Ekimen honen helburu nagusia hizkuntzari bultzada bat ematea da, baina, bide batez, adin ezberdinetako haurren arteko harremana sustatzeko ere aukera paregabea izan da, programatutako ekintza horietan, kurtso ezberdinetako haurrek partu hartu baitute. Modu honetara, txikiek helduagoak direnen aldetik ikasteko aukera polita dute, eta handiek ere txikien presentziaz disfrutatzeko aukera izaten dute. 

Herri kirolak, ahozkotasuna lantzeko jolasak, euskal abestiak, eskulanak... Hamaika jarduera euskararekin gozatzeko eta ikasteko.