50. urteurrena ospatzeko ekimen berezia

San Fermin Ikastola 50 urte

Aurten, San Fermin Ikastola sortu zeneko 50 urte bete dira eta, bizi dugun egoera dela eta, halako data garrantzitsua behar bezala ospatzeko aukerarik izan ez dugun arren, ekimen berezia martxan jarriko da gaurtik aurrera helburu horrekin. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago batez ere.  informazio guztia ondorengo helbidean topa daiteke. 

IKASTOLAK 50 URTE

Bertan, lehenik eta behin, San Fermin Ikastolako 50 urteko historiaren laburpena topa daiteke, bideo baten bidez. Helburua gure ikasleek gure ikastolaren historiako zertzelada oinarrizko batzuk ezagutaraztea izan da. Bideoaren bukaeran berriz, ekimen bat proposatzen zaie ikasleei galdera bat eginez: Nola iruditkatuko zenuke ikastola 50 urte barru? 

Ikasleei, galdera hori erantzunez, artelanak  artelanak, proposamenak, bideoak... egiteko propsatzen zaie, beraz, eta  ekainaren 5era arte bidal ditzakete orrialde horretan azaltzen den helbide elektronikora. 

Horrez gainera,  gaur hasita eta aste osoan zehar, galdera joko interaktibo bat proposatuko zaie ikasleei, gure ikastolaren historia eta gaur egungo egoera pixka bat gehiago ezagutu dezaten. 

Zorionak San Fermin Ikastola!!! Guztion artean ikastola egiten jarraituko dugu!